T. 943 89 91 52 · ?
Ikastetxeko kristaleran txoko morea sortu dugu. Bertan azaroak 25eko lelo desberdinak jartzeko aukera izango duzue. Horretarako post itak izango dituzue eskuragarri.
 
Animatu eta idatzi zuen aldarrikapenak.
 

Iraila heldu zaigu eta berarekin batera iritsi da ikasturte berria martxan jartzeko unea.

 

Ongi etorririk goxoena ikastetxeko irakasle zein langile guztioi eta bidelagun zaretenoi. Ongi etorria baita ere familiei eta ikas-komunitatea osatzen duzuen eragile denei, elkarren arteko lankidetzan bide berriak eraikitzen jarraituko baitugu. Eta nola ez, ongi etorririk beroena gure ikasleei, ikastetxeari bizia eta poza ematen dizkietenak.

 

Milaka bizipen eta ikaskuntza berri ditugu aurretik eta datorrenari ilusioz eta indarberrituta ekingo diogu.

 

Gozatu, sentitu, bizi, hazi, hezi.

 

Hasi da 23-24 ikasturtea! 

 

Martxoaren 15ean egun osoko ospakizuna izan genuen. 

Goizez ikastetxean ikasleekin gelan gaiari buruzko lanketa egin zen, munduko jolasetan aritu ziren eta arratsaldez ikasle eta gurasoek elkarrekin jarduteko aukera izan genuen.

Kultura ezberdinetako txokoak jarri ziren, baita idazketa eta tearen txokoa ere.

Ondoren, ikastolako liburutegian hitzaldia eman zen, helduentzat zuzendua. Gaur egungo afroeuskaldunek egunerokotasunean jasaten dituzten estereotipoek ezarritako bazterkeriei buruzkoa izan zen.

Zein ederra izan zen!

BADATOR STEAM ASTEA!

 

Urtero lez, aurten ere gogoz helduko diogu STEAM asteari. Otsailaren 6tik 10era zehar gure ikasleek zientziaren mundu zirraragarrian murgiltzeko aukera izango dute!

 

Aste horretan zehar, ikasleek hainbat ekintza burutuko dituzte: bisita bereziak, esperimentuak, tailerrak, jolasak, ikerketak, irteerak…

 

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu gure egitarauan parte-hartzera animatu diren guztiei. Mila esker gure aste hau zuen ekarpenekin aberastegatik.

 

Egin dezagun, guztion artean, STEAM aste zoragarri bat. Gu prest gaude, eta zuek?