Goizeko izarra ikastola - Mutriku
Hezkuntza proiektua

Goizeko Izarra Ikastolako Hezkuntza proiektuak gure ikasleek XXI. mende hasiera honetako gizarte konplexuan bizi ahal izateko gaitasun eta trebetasunak garatzea lortu nahi du.
Honela, bat egiten du etorkizunerako hezkuntzaren zutabe nagusiekin:

"ezagutzen ikastea, egiten ikastea, izaten ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea" bizitza osorako. Izan ere, Ezagutza Aro honetarako gure haurrengan sustatu nahi ditugun gaitasunak hauexek dira: informazioaren aukeraketa eta prozesatzekoa, pertsona autonomoa, erabakiak hartzekoa, taldean lan egitekoa, balioanitza izatekoa.... ezinbestekoak bizitzaren giza testuinguru desberdinetan: lan munduan, kultur ihardueretan eta gizarte zein norbanako bizimoduetan.

Goizeko Izarra Ikastolako Balioak

1. Pertsona guztien ANIZTASUNA, bere dimentsio zabalean harturik (genero, egoera sozioekonomiko, gaitasun fisiko-psikiko, bizipen-interes, kultura-etnia, hizkuntza, erlijio...) berariazko BALIO-BALORE bezala hartzen duen ikastola.

2. Ikasle guztien AUKERA BERDINTASUNA bermatu behar duen Ikastola, hezkuntzaren kalitatea EKITATEAN oinarrituz.

3. Gure ikasleak Euskal Irakaskuntzan hazi, hezi eta bizitzea nahi duen Ikastola.

4. Ikastola DEMOKRATIKOA eta PARTE-HARTZAILEA da gurea, gure ikasleen artean giza eskubide eta tolerantziarekiko begirunea bultzatuko duena, besteak beste genero berdintasuna eta kulturartekotasu balioak nabarmenduz.


Metodologia

Haurraren ezaugarri kognitibo-sikologikoak kontuan hartuta, ezagutzen eraikitze prozesua bultzatu nahi dugu berorrengan, aprendizai egoera esanguratsuak medio.Horretarako:

  • Ikasleen interes eta arrazoietatik abiatzen saiatuko gara bere ezagutzen eskema eraiki, aldatu, aberastu eta dibertsifikatzeko.
  • Ikasleen aurre-ezagutza eta esperientzietatik abiatuko gara.
  • Haur bakoitza berorren aprendizaiaren protagonista izatea ahalbidetuko dugu.

Haurraren ikaste prozesua ez dago irakasleen esku soilik, bestelako pertsonek eta bizipen testuinguruek ere eragin dezakete horretan, ikasketak areagotuz. Beraz gelan eragili guzti horien optimizazio eta koordinazioa gauzatu beharko dugu, guztion arteko elkarrizketa zein elkarrekintza bitartez. Haurren giza harremanetarako trebetasunak jorratzeko ikasketa kooperatibo egitura sustatu nahi dugu gelan:

  • Ikasleen arteko elkarekintza sustagarriak.
  • Taldekide bakoitzaren konpromezua eta erentzukizuna taldearen helburuak lortzearren.
  • Pertsonen arteko harremanetarako trebezien erabilpena.
  • Taldearen balorapena beronen eraginkortasuna hobetzeko.

Proiektu honekin lortu nahi dugun ikaslea pertsona AUTONOMOA eta irtenbide sortzailea, hiritar KRITIKOA eta SOLIDARIOA (pertsona zein ingurugiroarekin), TALDEAN LAN EGITEN TREBATUA, BIZITZA OSORAKO IKASTEKO prestatua eta INFORMAZIO-KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIETAN zein HIZKUNTZETAN jantzia.