Goizeko izarra ikastola - Mutriku
Saturran Guraso elkartea

GURASO ELKARTEAREN HELBURUAK:

1.Goizeko Izarra Ikastolako ikasleen gurasoek Ikastetxearen jardunean eta kudeaketan erabateko parte-hartzea izateko duten eskubidea sustatzea eta begiratzea, Euskal Eskola Publikoaren legeak eta indarrean diren gainerako xedapenek diotenaren arabera.

2.Gurasoei beren seme-alaben eta ardurapekoen heziketarekin zerikusia duten gaietan laguntzea, aholku ematea eta beren jardueren suspergarri izatea.

3.Ikastetxearen heziketa jardueretan parte hartzea.

4.Zerbitzuak antolatzea bai Ikastetxeko gurasoentzat bai ikasleentzat.

5.Gurasoen zein ikasleen formaziorako jarduera osagarriak antolatzea, bai gizarte alorrekoak eta bai kultura, arte edo kiroletakoak ere.

6.Hezkuntza proiektua, ikasturteko lana eta kudeaketa proiektua onartzea, bete daitezen begiratzea eta ebaluazioa egitea.

KIDEAK:
Arkaitz Basterretxea, Ainhize Azpiazu, Oier Arrizabalaga, Amagoia Basurko, Leire Mugerza, Garoa Arizmendi, Nekane Aranburu, Nuria Vazquez, Iñaki Agirrezabalaga, Ainhoa Basterretxea, Marta Amonarriz, Uxue Lasarte, Itziar Osinalde, Nekane Basurko Urkiza eta Jokin Larrañaga.

LEHENDAKARIA: Arkaitz Basterretxea.