Goizeko izarra ikastola - Mutriku
Elkarbizitza

  • Elkarbizitza: 09-10 ikasturtean hasi ginen proiektu honekin. Elkarbizitzako batzordea Zuzendariak, 4 irakaslek, eta elkarbizitza koordinatzaileak osatzen dute.

09-10 ikasturtean zehar sentsibilizazio fasea eraman zen aurrera Elkarbizitzaren adostutako definizio bat  egin zen, ikasleen batzordea osatu zen eta talde honen eginkizunak antolatzen hasi ginen. Beste alde batetik  Behatokia sortu zen, bi gurasok (gurasoen Elkarbizitza batzordekoak), Elkarbizitza koordinatzaileak (batzordeko burua delarik), zuzendariak, tutore batek eta AZP begirale batek osatzen dutena.

 

GOIZEKO IZARRA IKASTOLAREN ELKARBIZITZA DEFINIZIOA:

Lau estamentuen (ikasle, irakasle, guraso, langile ez irakasle) komunikazio eta ekintza sarea, non adostasunez, errespetuz, elkarlanez, askatasunez, tolerantziaz, eztabaidaz eta enpatiaz, bizitzarako baliabideak jorratu behar ditugun.

10-11 ikasturtean ikastetxeko elkarbizitza hobetzeko asmoz gure arautegia sortu genuen. Arautegia lau estamenduen arteko adostasunez burutu zen (ikasle, irakasle, guraso eta AZP).

Honekin batera “Ikastolak eta gurasook helburu berbera” dokumentua ere osatu genuen, gure eginkizunean  (etxean eta eskolan) lagungarriak izan daitezkeen gomendioekin. Dokumentu hauek etxeetara bidali ziren eta komenigarria izango litzateke begirada bat botatzea.

11-12 ikasturtean Gatazken ebazpenerako protokoloa landu zen. Guztientzako den eskola bat lortu nahi dugu eta horretarako ikastetxean dugun aniztasuna landu behar da eta praktika inklusiboak garatu egoera hauek ekar ditzaketen gatazkak prebenitzeko.