Goizeko izarra ikastola - Mutriku
Eskola 2.0

  • Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera bultzatu eta bideratu nahi dugu maila/ziklo bakoitzean bere neurriko baliabideak erabiliz eta IKTak modu praktiko eta esanguratsuan erabiliz.

IKTen erabilera eskola-jardueretan txertatzeko

LH 3.zikloko ikasleekin IKT Txanela proiektua lantzen da. Honen helburua IKTen bitartez, beraien eguneroko materialean, Txanelan, agertzen diren jarduerak lantzea da.

            Beste alde batetik, 5. eta 6. mailako ikasleak Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zuen Eskola 2.0 programaren barruan jarraitzen dute.

Blogaren bitartez interakzioa eta elkarlana bultzatzea du asmoa proiektu honek.

            Komunikazioa erraztea ere nahi dugu eta horretarako eman ditugu aurrerapauso batzuk. Gehienok eskolako weba ezagutzen duzue www.goizekoizarra.net eta blogak ere ikus daitezke. Gurasoekin harremanak ere posta elektronikoz egiteko aukera dago, eta jada, gurasoen gehiengoak beraien posta elektronikoa eman dute.