T. 943 89 91 52 · ?
EGIN NIREKIN ERE EUSKARAZ!

Askotan, azalaren koloreagatik,
aurreiritziengatik edota auskalo zergatik
erdaraz hitz egiten digute gainerako herritarrek.
Eta ez zaigu gustatzen. Euskaldunak garelako.
Badakigulako euskara dela zubirik ederrena,
eta euskara ukatzen diguten bakoitzean zubia
ere ukatzen zaigulako.
Gu euskaldunak gara. Beraz, egin gurekin ere
euskaraz! Egin nirekin ere euskaraz!