Matrikulazioa: urtarrilaren 17tik urtarrilaren 28ra

Matrikulazioa: urtarrilaren 17tik urtarrilaren 28ra
2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea urtarrilaren 17an hasi eta 28an bukatuko da, biak barne. Bulego ordutegietan egin beharko dute matrikulazioa gurasoek: 9:00tik 12:30ra eta 14:00tik 16:00ra. Familia liburua, nortasun agiriaren kopia eta haurraren errolda agiria aurkeztu beharko dira matrikulatzeko.
Urtarrilaren 18an eta 25ean, biak asteartean, ate irekien jardunaldia egingo dugu (aurrez, izena emateko deitu ikastolara).