T. 943 89 91 52 · ?

Hezkuntza eskaintza


Azken helburua pertsona orekatuak, zoriontsuak eta konpetenteak heztea da, errespetua eta askatasun balioak barneratuta dituzten pertsonak. Etapaz etapa, ikaslearen bizitzaren 2-12 urte bitartean, etengabeko hobekuntzan diharduen heziketa egitasmoa garatzen dugu.


Haur hezkuntza

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, Haur Hezkuntzan haurren garapenaren dimentsio guztiak barne bilduko dituen proiektu global eta esanguratsuetan gauzatuko dira.

Adin horietan hasten dira garatzen sormena eta jakinmina, nortasuna, norberaren buruarekiko konfiantza eta autoestimua, autonomia eta iniziatiba.

Beren hazkuntza fisikoa eta garapen psikomotor, perzeptibo eta intelektuala famili giro bero eta seguruan bultzatzen/sendotzen dugu.

Hori horrela, ezinbestekoa zaigo eguneroko jardunean, ziurtasun afektiboa, jolasa eta esperimentazioa, esanguratsua, erakitzailea, aniztasuna eta inklusioa, elkarrekintza eta elkarbizitza, adimen anitzak eta aprendizaia kooperatiboen bitartez bultzatzea, euren nortasuna eratzeko aukera apartak izan ez ezeik, errealitatea interpretatzeko bide ezin hobeak baitira.

Goizeko Izarra Ikastolako Haur Hezkuntzan, Metodologia berriak txertatzearen apustua egin dugu; konfiantzaren pedagogiarantz. Eta, askotariko estrategia metodologiko aktiboen alde egiten dugu esperientzia, ekintza eta konfiantzazko eta maitasunezko giroan murgilduta. Hala nola: guneak (adimen anitzak), tailerrak, errutinak, ikasketa kooperatiboa eta lan proiektuak (metodo zientifikoa).

Horrela, haurra maitatua eta seguru sentitzen da. Ikasketaren oinarri eta hizkuntz ezaugarrienak ahozko, ikus grafiko, plastiko eta erabilgarriak dira. Komunikaziozko harremanak talde handian eta txikian, lan autonomo eta taldeko lanetan gertatzen dira.