T. 943 60 36 75 · ?

Hezkuntza eskaintza


Azken helburua pertsona orekatuak, zoriontsuak eta konpetenteak heztea da, errespetua eta askatasun balioak barneratuta dituzten pertsonak. Etapaz etapa, ikaslearen bizitzaren 2-12 urte bitartean, etengabeko hobekuntzan diharduen heziketa egitasmoa garatzen dugu.


Lehen hezkuntza

Haurtzaroaren garaia amaitu ondoren, derrigorrezko lehen hezkuntzako etapa honetan ere, haur hezkuntzan hasitako aldaketa-metodologikoari jarraipena ematen diogu eta haurraren garapen osoaren ikuspegitik, Haur Hezkuntzan haurra ulertzeko moduaren oinarrizko printzipio metodologiko berdinak jarraitzen ditugu etapa honetan ere:

  • • Konfiantza haurraren berezko garapen-ahalmenari
  • • Errespetua haurraren izate osoari
  • • Haurren behar fisiko eta emozionalen aurrean sentikortasuna adierazi
  • • Benetako komunikazioa zaindu berarekiko harremanetan.

Lehen Hezkuntzan erabiliko dugun metodologia didaktikoa ikaslearen garapen orokorrera zuzenduta eta oinarrituta izango da, bere esperientziak aprendizaiekin urtatuz (konstruktibismoa). Irakaskuntzak zentzu pertsonala hartzen du eta ikasle bakoitzaren ikas erritmo desberdinetara egokitzen da.

Edukiak arloka ondo antolatuta daudenez, zentzu orokor eta integratzailea dute eta lehen aipaturiko metodologiarekin bat eginik lantzen dira. Lengoaiak eta irakaskuntzaren oinarriak ahozkoak, idatzizkoak, ikustekoak, grafikoak, plastikoak eta erabilgarriak dira. Gure ikasleei eskatuko zaizkien lan motak banakakoak, taldekoak, monografikoak, ikerketa xumeak eta zenbait ariketa zuzendu izaten dira. Harremanetarako komunikabideak talde handia zein txikia, banakako zein taldeko lanak, eztabaidak, etab dira.

Beraz, irakaslearen eginkizun nagusia haurraren bidelagun izatea izango da, behar duen segurtasuna emanez, egindako lorpenak aitortu eta balioetsiz.

Txanela proiektuak Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzea du helburu. Gaur egun LH1 eta LH4 bitarte erabiltzen dugu material hau. Ikasturte honetan 5.mailan EKI proiektuarekin hasi dira, joan den urtean 6.maila hasi zen bezala. Beraz, aurten hirugarren ziklo osoa daukagu aipatutako proiektuarekin.

Ondokoak dira bere ezaugarriak:

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da:

  • • Gaitasunen garapenean oinarritua.
  • • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
  • • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen du.
  • • Aniztasuna errespetatzen du.
  • • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua dago.

Euskal Curriculumean oinarrituta dago:

  • • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen ditu.
  • • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen dio.
  • • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten du.

Diseinu bateratu eta eraginkorra du oinarrian:

  • • Curriculum deskribapen bateratua proposatzen du.
  • • Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen ditu.

Zehar lerroak lantzen ditu, honakoak:

  • • Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza.
  • • Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza.
  • • Osasun Hezkuntza.
  • • Kontsumorako Hezkuntza.
  • • Gizarte-komunikabide Hezkuntza.
  • • Bide-hezkuntza.

Honako irizpide metodologikoetan oinarritzen da:

  • • Globalizatua da eta ikuspegi eraikitzailea du.
  • • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko eta denboraren, espazioaren eta baliobideen ustiaketarako orientabideak jasotzen ditu.
  • • Familiarekin harremanak bideratzeko proposamenak egiten dira.

Metodologiaren ikuspegitik, manipulazioa eta esperimentazioan oinarrituko gera haurraren hurbileko errealitatetik abiatuz abstrakziora iristeko bidea jorratuz. Ikaslearen autonomia garatzeko beraien neurrietara egokitutako erronkak aurkeztuko dizkiegu eta benetako ikasketa eman dadin testuinguruak sortuko ditugu. Lanerako azturak garatzen joan eta bizikidetzarako egokiak diren jarrerak bultzatuko ditugu. Laburbilduz, gehien erabiltzen den metodoa esperimentala da, tailerrak, ingurua, informazio bideak eta laborategien bitartez, eta gutxiago azalpenezko edo erreferentziazko metodoa.

Cookie-en politika

Gure cookie-ak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-ohiturak aztertu eta, hala, gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan sakatuta.

Onartu