T. 943 89 91 52 · ?

Zerbitzuak

Jantokia

Jarraian, jantokiko ordutegirako jarri ditugun helburuak aurkezten dizkizuegu, familiek, Ikastolan egiten den moduan, seme - alabekin lan egin ditzazuen bai ohitura onak eta zuzenak mahaian, bai osasunerako on diren elikagaiak kontsumitzen hezitzen. Horrela, Ikastolan irakasten saiatzen garena eta etxean egiten dena bat etor daitezen. Irizpideak bateratzen helburu horiek lortuko ditugu.

HELBURUAK

1. Denetarik jateko ohitura sortzea, osasun ona izan nahi badugu elikadura orekatua ezinbestekoa dela azaldu.

  • • Haurrek denetarik jango dute. Norberaren gustuak errespetatuko dira, batere gogoko ez dituzten janarietatik kopuru txikiagoa jaten utziz.
  • • Animatu jaki berriak probatzera (barazkiak ere bai).
  • • Joan zaitezte lehenengo platerak osorik sartzen, ez bakarrik purean (bi urte inguruan).

2. Bazkaldu aurretik, bitartean eta ondoren higiene-ohiturak hartzea

  • • Eskuak garbitu bazkaldu aurretik
  • • Aho-zapia erabili.
  • • Ez erabili eskuak jateko, ez eman ahora (bi urte inguru).

3. Mahaian zuzen jokatzen ikastea, jantokiko arauak betez.

  • • Behar bezala jan, ondo eserita eta janariarekin jolastu gabe.
  • • Ahots apalez hitz egin, besteei ez eragozteko eta arduradunen esanak entzun ahal izateko.
  • • Gizalegez hitz egin, oihukatu gabe eta hitz zakarrik esan gabe.
  • • Gauzak mesedez eskatu eta gero eskertu.
  • • Zerbait behar izanez gero, eskua altxatu eta begirunez eskatu.
  • • Lurrera janaririk ez bota. Zerbait erortzen bada, jaso.
  • • Modu ordenatuan irten, lasterka egin gabe eta bazkaltzen amaitu ez duten ikaskideei eragotzi gabe.
  • • Debekatuta dago jantokitik janaria ateratzea.

4. Mahai-tresnak ondo erabiltzea.

5. Jantokitik kanpo, astialdiko jarduera ludikoak egitea, aisialdia zuzen erabiltzen ikasiz (patioak).

?

Ausolan

Jantokiko arauak