T. 943 89 91 52 · ?

Zerbitzuak


Zerbitzu honek erantzuna ematen die eskola-ordutegia hasi baino lehen umeak ikastetxean utzi beharra duten familiei, hain zuzen ere, bateragarria egiteko gurasoen lan-bizitza eta euren seme-alaben eskolatze egokia.


Zaintza zerbitzua

ADIN EREMUA

Zaintza zerbitzua 2 urtetik gorako umeentzako zerbitzua da (2 urtekoak barne), adin-mugarik gabe.

EPEALDIAK, ORDUTEGIA ETA MUGAK

  • · Goizeko zaintza: Irailetik ekainera bitartean, 7:30etik 9:00etara.

Egun solteetan etor daiteke, betiere aurrez abisatuta (ahal izanez gero, behintzat).

Zaintzaren funtzionamendua egokia izateko, komeni da jakitea zenbat ume egongo diren egun bakoitzean.

METODOLOGIA

Zaintzaren dinamikaren ardatzetako bat gosaria da, eta umeei bertan gosaltzeko aukera ematen zaie. Umeak etortzen diren orduaren arabera, gosaria ematen zaie edo ez. Hauxe da irizpide orokorra:

  • · Bertan gosaldu ahal izateko, goizeko 8:00etarako umea ikastolan egon behar da, 8:00etan baita gosaltzeko ordua.
  • · 8:00ak ondoren datozen umeak gosalduta etorri behar dute zaintzara.

Zaintza funtzionamendua