T. 943 89 91 52 · ?

Goizeko Izarra Ikastola

Zer da Saturran Guraso Elkartea?

Goizeko Izarra Ikastolako guraso guztiek osatzen dugun elkartea da.

15 kide osatzen dugu Gurasoen Elkarteko Junta eta elkartearen funtzionamenduaz arduratzen gara.

Elkartearen Helburuak

Elkarte honen helburuak honako hauek dira:

1. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren arabera Goizeko Izarra Ikastolako irakaskuntza ihardueretan laguntzea.

2. Proiektu honen inguruko kultur ekintzak, prestakuntza-jarduerak, eskolaz kanpokoak eta osagarriak bultzatzea.

3. Ikasle eta gurasoen onurako zerbitzuak eskaintzea.

4. Ikasleen heziketaz gurasoak edo tutoreak orientatzea, estimulatzea eta laguntzea.

5. Goizeko Izarra Ikastolako gestio organoetan gurasoen partaidetza eragitea.

6. Beste Ikastola eta ikastetxerekin laguntza eta lankidetzako harremanak mantentzea.

7. Goizeko Izarra Ikastolako ikasleen gurasoak ordezkatzea, beharrezkoa gerta daitekeenetan.

Elkarteak bere helburuak betetzeko honako hauek egin ahal izango ditu:

  • • Bere helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako ekonomi ekintzak gauzatzea.
  • • Era guztietako ondasunak eskuratu eta eduki, eta mota guztietako ekintzak eta hitzarmenak egitea.
  • • Nolanahiko ekintzak burutzea, beti ere legeekin eta bere Estatutuekin bat etorriz gero.