T. 943 89 91 52 · ?

Hezkuntza eskaintza

Bidelaguna

Eskola laguntza-programaren helburua da eskolako arrakastaren indizeak hobetzea. Hirugarren zikloan (5 eta 6. mailan) dauden ikasleei bere ikasketa prozesuan aparteko laguntza ematea du helburu nagusia.

Honako jarduerak izango dira horretarako bide:

  • · Ikasleei laguntza eta bitartekoak ematea denbora-tarte osagarria eman dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hori prebenitzeko.
  • · Oinarrizko gaitasunak hobeto garatzea, batez ere irakurketarekin, gai instrumentalekin, lanaren antolaketarekin eta ikasteko ohiturak hartzearekin zerikusia duten zereginetan.
  • · Ikasleek beren gaitasunen inguruan dituzten itxaropenak hobetzea, baita ikastetxeak berak bertako ikasleen inguruan dituenak ere.
  • · Familien eta ikastetxearen arteko harremanak hobetzea.
  • · LH eta DBH arteko trantsizioa leuntzen lagundu.