T. 943 89 91 52 · ?

Hezkuntza eskaintza

Steam Hezkuntza

Honakoa lortzen duen hezkuntza da:

  • Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Artea eta Humanitateekin lotuta bateratzen duena.
  • Zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatzen dituena.
  • Ikasleak ahalduntzen dituena erantzukizunez gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten.

Honako helburuekin:

  • Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea.
  • Ikasleen STEAM gaitasunak hobetzea.
  • Ikasleei euren inguruko munduan modu aktiboan parte hartzera bultzatzea.

√ Aldi berean eta modu integratuan arlo horietako kontzeptuak ikastea ahalbidetuko duten egoerak nahita eragitea bilatzen du, diseinuko testuinguru praktiko batean eta arazoak konpontzeko, enpresen ingeniaritzan egiten den bezala.

√ Ikerketan dago oinarrituta, zeina esperimentuak planifikatuz, hipotesiak ikertuz, informazioa bilatuz, ereduak sortuz, taldean lan eginez, eztabaidatuz, eta zentzuzko azalpenak proposatuz egiten den.