T. 943 89 91 52 · ?

Hezkuntza eskaintza

Eki proiektua

Euskal Curriculumaren garapenerako jaio den lehen ikasmateriala da EKI, eta gaur egun LH6.mailan lantzen dena, datorren ikasturtean 5.mailan ere landuko da.

Curriculum horrek agintzen duen moduan, konpetentzietan oinarritutako ikasmateriala darabil metodologia berriak. Gainera, integrazioaren pedagogia bultzatzen du, hau da, ikasleak benetako egoera esanguratsuen aurrean jartzen ditu eta irtenbideak aurkitzen ikasten dute, gelan ikasitakoa gero egoera berrietan baliatzeko. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

EKIk honako ezaugarriak ditu:

  • • Konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da. Bizitzako egoera eta eremu guztietan (pertsonala, soziala, akademikoa, lanekoa) eraginkortasunez jarduteko prestatzea da helburua.
  • •Euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen dira. Ezagutzak (kontzeptuzkoak, prozedurazkoak) euskarri dira, ikastea beharrezkoa da, baina ez da nahikoa.
  • • Ikasgai guztietan prozedura bateratua da. Modu koordinatuan burutzen dira unitate didaktikoak sei ikasgai nagusietan.
  • • Euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egiten da, ikasgai guztietatik heltzen zaio konpetentzia linguistikoari.
  • • Informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiltzen ditu, ikasgai guztietan.