T. 943 89 91 52 · ?
50. urteurrena

Urteak, denok betetzen ditugu, eta, hazi eta hezi ere egiten gara;  gure ikastola ere hazten doa.
2018-2019 ikasturtean, hainbat oroitzapen-jarduera egin genituen, eta ikasturteari agur esan genion

festa eder batez.

 

Gure ikastola haziz eta haziz joan da, hastapenetatik ikasgela txikietan, gaur egun gozatzen dugun eraikineraino.
Berrogeita hamar urte asko dira, eta azkar pasatu direla dirudi. Asko dira gure historiaren parte diren ikasle, irakasle eta zerbitzuez arduratzen diren pertsonak; asko dira ikasgeletako, jolasaldietako, azterketetako, txangoetako eta abarretako oroitzapenak; oso handia da gure ikastolan ezarritako dedikazioa, ahalegina, maitasuna, laguntza, balioak eta loturak; azken batean, bizitzarako hezteko 50 urte izan dira.