T. 943 89 91 52 · ?
HAUR HEZKUNTZA - Metodologia berriak

Aurreko ikasturtea hausnarketarako urtea izan zen bezala, aurtengo ikasturtea praktikan jartzeko urtea da. Proiektu eta ekintza interesgarriak ditugu aurretik: Erasmus +, EKI proiektua, STEAM hezkuntza , Bidelaguna, Hizkuntza murgiltze programa, SARE hezkuntza, eta baita, aurreko urteetan aurrera eraman ditugun beste hainbat ere. Horrez gain, Haur Hezkuntzako irakasleok metodologia berrietan murgiltzen hasi gara; konfiantzazko pedagogiarantz apustua eginez. Etapa osoko metodologia aldaketa egin dugu; espazioak, baliabideak eta ohiturak aldatuz. Alegia, apustu handia. Haurren beharrak eta gaitasunak errespetatu eta garatzen lagun ziezaiekeen metodologia berrien bila hasi gara; alderdi afektiboari eta emozionalari garrantzia emanez.

Erabaki horrek aldaketak ekarri ditu hainbat arlotan.