T. 943 89 91 52 · ?
ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZEZ!!!

 

ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZEZ!!
Dagoeneko bi urte pasa zaizkigu Goizeko Izarra Ikastolako 50.urteurreneko ospakizun hartatik.
Benetan, urte ederra. Hainbat ekintza ezberdin antolatu genituen eta bukaera, famili jaialdi
eder batekin eman genion. Guztia bideratzeko ezinbesteko baldintza izan zen  guraso, ikasle
zein ikastetxearen arteko elkarlana.

 


Gaur, elkarlan hori eskertzera gatoz. Izan ere, ereindako haziak eman baitu bere fruitua.
Dakizuen moduan, gure haurrei hainbeste ilusio egiten dieten Olentzero eta Mari Domingiren
bisita izan dute ikastetxean , eta ez dira esku hutsik etorri. Gure haurren hezkuntza garapenean
lagunduko duten materiala ekarri dute, hau da, guztion laguntzaz ikastetxea material
pedagogikoz hornitzea lortu dugu. Aurrerantzean ere,elkarlanaren apostua egiten jarraituko
dugu, ezinbestekotzat jotzen baitugu ikas komunitatearen elkarkidetza gure haurren
hezkuntza kalitatea hobetzeko. ESKERRIK ASKO zuetako bakoitzari egindako ahaleginagatik.