T. 943 89 91 52 · ?
KULTURA ANIZTASUNAREN EGUNA

Martxoaren 15ean egun osoko ospakizuna izan genuen. 

Goizez ikastetxean ikasleekin gelan gaiari buruzko lanketa egin zen, munduko jolasetan aritu ziren eta arratsaldez ikasle eta gurasoek elkarrekin jarduteko aukera izan genuen.

Kultura ezberdinetako txokoak jarri ziren, baita idazketa eta tearen txokoa ere.

Ondoren, ikastolako liburutegian hitzaldia eman zen, helduentzat zuzendua. Gaur egungo afroeuskaldunek egunerokotasunean jasaten dituzten estereotipoek ezarritako bazterkeriei buruzkoa izan zen.

Zein ederra izan zen!