T. 943 89 91 52 · ?
Ongi etorri 2022-2023 ikasturtera!

Iritsi da. Iritsi da ikasturte berri bati ongi etorria emateko unea. Iritsi da etapa berri bati heltzeko momentua. Iritsi da ikastetxetako pasabideetan etengabeko burrunba hotsak entzutzeko garaia. Iritsi da, bai, eta gogoz helduko diogu, urtero bezala, berezia eta bakarra izango den ikasturte honi.

 

Ongi etorririk goxoena ikastetxeko irakasle zein langile guztiei, bidelagun zaretenei. Ongi etorri baita ere familia eta ikas-komunitatea osatzen duzuen eragile denei, elkarren arteko lankidetzan bide berriak eraikitzen jarraituko baitugu, gure txikien etorkizuna marraztuz. Eta nola ez, ongi etorririk beroena zuei, gure ikasleei, ikastetxeari bizia eta zentzua ematen dietenek baitzarete. 

 

Milaka bizipen eta ikaskuntza berri ditugu aurretik eta datorrenari ilusioz eta indarberrituta ekingo diogu. 

 

Gozatu, sentitu, bizi, hazi, hezi. Badator 22-23 ikasturtea! Eta zu, ba al zatoz?